Hamaika Kutixi Filosofiko aurkezpen saioa

Kutixi-filosofiko bilduma bat da sortu duguna: filosofiaren baitako hamaika gai lantzen dituzten hamaika kontakizun eta hamaika ilustrazio, hamaika galderaz lagundurik. Inguratzen gaituzten zenbait idazlek eta ilustratzailek mimo izugarriz egindako hamaika lan. Kontakizun bilduma eder eta berezi bat da eskaintzen dena; euskaraz egindako lehen Haur Filosofia bilduma baita honakoa. Bai, filosofia, filosofikoa. Izan ere, hizki larriz aldarrikatu nahi dugu adin guztietako jarduera filosofikoaren aldeko apustua dela bilduma hau.
Filosofia egin ahal izateko, ezinbestekoak dira galderak eta pizgarriak. Galderarik gabe alferrikakoak dira erantzunak, eta pizgarririk gabe zaila da galderak piztea. Kutxa honetan, horixe da, hain zuzen, eskaintzen dizuguna. Testu eta ilustrazio bidezko galderak eta pizgarriak. Baita horiek erabiltzeko gidaritza arauak eta estrategiak ere.
Hamaika Kutixi Filosofiko materialaz, honen erabileraz eta estrategiez hitz egingo dizuegu aurkezpen honetan, eta baita Haur Filosofiaren ideia edo gako nagusiez ere.

Fecha

11 Oct 2022
¡Caducado!

Hora

6:30 pm - 8:00 pm

Lugar

Kaxilda
Arroka kalea 2 behea, 20006 - Donostia
Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

cinco + 6 =