Kaxildak konspiratzen dirau

Ez ditugu urteurrenak gustuko, beren ospaketa liturgiko eta klixe errepikakor horiekin. Baina aurki hamar urte beteko ditugu, eta hiri-fartsa honen estereotipoan jaustea ekiditeko hanka egitea erabaki dugu; basora goaz, makien gisara.

Gure asmoa zera da: kosnpiratzea!

Eta Kaxildaren 10 urteak Arditurriko Meategien 36ei gehituz gero kuadrilla ederra elkartuko dugu, eta beharbada irauten jarraitzeko aitzakia on batzuk aurkitzeko gai ere izango gara.

Gure proposamena 12:00-etan “Manifiesto conspiracionista” liburu anonimoaren aurkezpenarekin hastea da. Aurtengo urtarrillean argitaratu zuten Frantzian eta laster gaztelaniazko itzulpena edukiko dugu eskuragarri.

Konspiratzeko grin horretatik abiatuta, anonimo horietako batzuen paprtaidetza izango dugu manifestuaren orrialdeetatik gida gaitzaten; Pandemiaren genealogia bat, errealitatearen bisturi bat…

“No escribimos para convencer. Es demasiado tarde para eso. Escribimos para armar nuestro bando en una guerra que se libra directamente en los cuerpos y tiene a las almas en el punto de mira; una guerra que desde luego no enfrenta a un virus con la «humanidad», como pretende la dramaturgia espectacular. Hemos intentado hacer la verdad «manejable como un arma», según el consejo de Brecht. Nos hemos ahorrado el estilo demostrativo, las notas a pie de página, el lento discurrir desde la hipótesis hasta la conclusión. Nos hemos ceñido a los cañones y a la munición. El conspiracionismo consecuente, el que no es un mero adorno de la impotencia, llega a la conclusión de que hay que conspirar, porque lo que tenemos enfrente parece completamente decidido a aplastarnos” .

14:30etan jarraituko dugu herri bazkari batekin (10€): gure partez datozenekin jada dexente gara, baina, ahal izanez gero, lekua bat aurkitzen saiatuko gara. Lehentasuna Kaxildako bazkideei emango diegu: zuei dago zuzenduta  mezu hau batez ere, maiatzaren 25a baino lehen (asteazkena) esan iezadazuegun etorri ahalko zareten. Horretarako idatzi kaxilda@kaxilda.com helbidera. Gainontzekook liburuaren aurkezpenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, eta lekurik geldituz gero, baita bazkaltzera ere.

Kotxeei dagokienez, aparkalekuan utzi ahalko dituzue, eta azken 200 metroak oinez igo.

Egun osoan zehar ogia, garagardoa, adora, txoriak, haizea, agian euria, edo eguzkia…izango ditugu, eta nola ez ba, musika : 18:00etan hasiko dira kontzertuak, eta, konspirazio hori suertatzen bada… dantzan jarraituko dugu.

Zain izango gaituzue,

Kaxilda

“Maquis, así pues.
Lugares memorables.
Hermosos encuentros.
Método, tenacidad y prudencia.
Aliados seguros.
Un estado a la vez diaspórico y concentrado.
Ataques audaces contra los objetivos lógicos.
Y la certidumbre de que somos la vida al fin victoriosa” 

Fecha

29 May 2022
¡Caducado!

Hora

Todo el día
Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

dos × 4 =