Txori urdinak, liburuaren aurkezpena. Espetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik.

Txori urdinak liburuaren aurkezpena, Zigor Olabarria (liburuaren egilea) eta Anselmo Olano (euskal preso politiko ohia eta Santiren laguna)

Espetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik.

Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu hamaika protesta eta ihesaldi saiakera, bahitu ditu funtzionarioak eta poliziak. Bidean, Euskal Herriarekin adiskidetu da. Gordinkeria, umorea, gorrotoa, samurtasuna, hausnarketa nahasten dira Santiren lekukotasunean; bere bizipenez harago, espetxe-sistema ezagutzeko kontakizuna da berea.

Erreformatorioa, adin txikikoentzako espetxea, espetxe “arrunta”. Santi Cobosek 25 urte eman ditu preso, horietariko asko isolamenduan eta bakartuta, FIES artxiboan sailkatuta. Gorrotoa eta ihes egiten saiatzea izan zituen bizirauteko helduleku bakar urte askoan.

Saiatu zen teilatutik, saiatu zen murrutik, saiatu zen epaitegitik tiroka, saiatu zen funtzionarioak bahituta.

Ordainetan pilatu zituen 70 urte baino gehiagoko kondena, torturak, jipoiak, herra. Espainiako Estatuko FIES galerietatik bizirik irten ziren gutxienetako bat dugu Santi, eta kontalari aparta. Bere lekukotasuna espetxe sistemaren salaketa ariketa bat da, gordina oso, baina umoretik eta bizitzaren aldeko kantatik ere baduena.

***

Zigor Olabarria Oleaga (Gasteiz, 1977) Kazetaritza lanean aritzen da ARGIAn. Kartzelarekiko eta kultura punitiboarekiko kezka aspalditik datorkio, espetxeen aurkako eta preso sozial zein politikoen aldeko mugimenduetan aritua da. Liburuaren oinarrian dauden elkarrizketa saio luzeak 2020ko azaroan eta abenduan izan zituzten Olabarriak eta Cobosek, kalean, Cobos baldintzapeko askatasunean zela. Azken detaileak bisita eta gutunen bidez zehaztu dituzte, 2021eko ekainetik, ezustean, Cobos espetxean baita berriro ere.

Fecha

20 Dic 2021
¡Caducado!

Hora

7:00 pm - 9:00 pm

Lugar

Kaxilda
Arroka kalea 2 behea, 20006 - Donostia

Organizador

Argia
Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

dos × 3 =